XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

neri darit neri zerida
berari dario berari zerion
guri darigu guri zerigun
zuri darizu zuri zerizun

eta abar. Horrelaxe, herrialde batzuek lehenengo aukera eta besteak bigarrena eginaz, sortu bide zen gaurko nahasketa.

Jakin ere, ongi dakit ipotesia besterik ez dela esan dudana.

Bainan, dario-ri buruzko nahaspila harek ulerpide edo azalpena eskatzen, eta horixe ematen du nere ipotesiak aski poliki.

Honezkero luzegitu ez ote naizen bildurrak nago.

Laster bukatzera noa, ba-da garaia eta.

Bainan bukatu gabe, zati honen muina gogoratu nahi nuke: erlatiboaren sakoneko forma beti n bakarra dela, alegia.

Iritzi hau ez da berria.

Besteak beste, Lafon ezagunak honela zioen bere tesi luzean: (25) Ikus (Bordelen, 1943-gn urtean), 457 horr..

Tamalez oraindik argitara gabe dagoen Historical Implications of the Western Basque Tonal Accent deritzan hitzaldi biziki interesgarrian, William Jacobsen hizkuntzalaria, bidenabar, iritzi honen aurka mintzatzen da.

Zuberoako azentoera aipatuz, gíra flesioaren erlatiboa girén izateak erlatibo-atzizkia -en dela erakusten duela dio azken horrialdeen batean.

Arrazoia ahal du?.

Arrazoia luke, azentoaren lekua fonologi-arau ororen aurretik erabaki beharra baldin balitz.

Euskaran, alabainan, ez da halako beharrik.

Edozein euskalki barruan arautasuna edo sistimatasun osoa nabari zaio azentoerari, Jacobsen-ek, hain zuzen ere, inork baino hobeki dakienez.

Arautasun hori arau baten bidez agertu behar dugu gramatikan.

Zuberoako euskalkian behar dugun arau horrek azentoa azkenurrengo silaban ezarriko digu beti.

Azentoketa deituko dugun arau, fonologi-araua baita, fonologi-araupila hurrenkatuan sartua egongo da.

Mintzaldi honen sarreran esan dudanez, beti jarraikera jakin batez jokatzen baitira arauak deribazioetan.

Araupila honetan azentoketaren tokia nontsu den galdetu beharrean gaude, Jacobsen-en hitz haiei erantzuna biribiltzeko.

Ikus dezagun bada.

Dakigunez, ba-da a + e e bakarra bihur erazten duen arau bat.